Albisteak

Trapera Merkatua, abenduaren 28an Urretxun

Merkatuaren antolatzaileak, ekimenaren aurkezpenean.

Merkatuaren antolatzaileak, ekimenaren aurkezpenean.

Datorren abenduaren 28an Urretxuko Sarralde fabrika zaharrean Trapera merkatua egingo da. Bigarren eskuko arropa eta produktuak saldu, erosi eta trukatzeaz gain, bestelako ekonomia alternatiben inguruko ekimenak ezagutzeko aukera izango da.

Merkatua goizeko 10:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte izango da zabalik, eta hiru gune ezberdinetan banatuko da. Hala, Fiare banka etikoa, Goiener energia kooperatiba, Bertatik Bertara nekazal arloko proiektua edo Eticom telefonia kooperatiba bilduko dituen gune bat izango da. Beste gune batean, bigarren eskuko arropa eta gauzak trukatu eta salerosteko aukera egongo da. Eta, azkenik, hirugarren txoko batean animazio ezberdinak eta haurrentzat ekimenak izango dira gozagarri.

Merkatuak Trapera izeneko txanpon propioa izango du. Honen bidez, diruaren balio sinbolikoaz kontzientziatu nahi dute antolatzaileek. Trapera izenak ere badu bere arrazoia. Batetik, garai bateko traperoen lanbidea ekarri nahi da gogora eta, bestetik, Iparragirreren “Trapu zaharrak” iradokitzen du.

Ireki ganbarak eta atera trapuak kalera!

Itzuli