Igandean, urriak 11, edozein motatako objektuak trukatzeko aukera egongo da. Hitzordua, Donostiako Cristina Enea Parkean, goizeko 11:00etatik 13:00etara, ALDAtú egitasmoaren barnean.
ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik.
Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea. Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net ekimenak eta TRUKEk elkarlanean abiarazi duten egitasmoa da ALDAtú.
Topaketak hileko bigarren igandean ospatzen dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 11:00etatik 13:00etara.