Albisteak

TRUKE, Ekonomia Solidarioaren III. Azokan

Bisitariak TRUKEko postuan.

Bisitariak TRUKEko postuan.

  • Antolatzaileek ongi etorri polita eskaini zuten. .

    Antolatzaileek ongi etorri polita eskaini zuten.

  • Azoka Solidarioa animatuta egon zen egun guztian zehar.

    Azoka Solidarioa animatuta egon zen egun guztian zehar.

  • Barazki ekologikoak ere protagonista.

    Barazki ekologikoak ere protagonista.

  • Trikitilariak azoka animatzen.

    Trikitilariak azoka animatzen.

  • TRUKEko postuan bi bisitari galdezka.

    TRUKEko postuan, bi bisitari galdezka.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

TRUKEk, ekainaren 20an Gasteizko Iradier Arenan izan zen Ekonomia Solidarioaren III. Azokan parte hartu zuen, ekimen eta erakunde sorta oparo batekin batera.

Ekonomia solidarioaren III. Azokak Euskadiko Merkatu Sozialeko produktu eta zerbitzuen eskaintza hurbildu zuen Gasteizera. Merkatu hau irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duten ondasun eta zerbitzuz osaturiko ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare  bat bezala ulertzen da. Sare hau, ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundez, eta banakako kontsumitzaile eta kolektiboz osatua dago, bere partaideen beharrak asebetetzen dituelarik.

Azoka, kontsumo  kontziente, arduratsu eta eraldatzaileko aukera praktikoak zabaldu nahi dituen Zentzuz Kontsumitu -Mugarik Gabe, Medicus Mundi Araba eta Setem Hego Haizea osatutako partzuergoa-, eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak, sustatzen dute.

Informazio gehiago

Itzuli