Albisteak

TRUKE kalean dago

Representantes de TRUKE en el mercadillo.

TRUKE egitasmoaren ordezkariak, azokan.

  • Unos visitantes piden informaciĆ³n.

    Bisitari batzuk informazio eske.

Argazkiak handitzeko klikatu gainean

Nahiz eta TRUKE egitasmoaren lanabes nagusia Interneteko plataforma izan, elkarteko kideak berrerabilpenarekin eta kontsumo kolaboratiboarekin zerikusia duten ekimen eta azoka ezberdinetan izango dira, antolatzaile moduan, partaide, laguntzaile edo bisitari gisa.

Iragan igandean, hilak 16, Anoetako truke merkatuan izan ziren elkarteko ordezkariak, Fiare banku etikoarekin batera, TRUKE egitasmoaren inguruko informazioa eta argibideak eskaintzen. Merkatuan ere parte hartu zuten, eta besteak beste, baserriko sagar goxoak eraman zituzten zorro eta jertse batzuen truke.

Itzuli