Albisteak

TRUKE, Tolosako Ekonomia Solidarioaren Azokan

Bisitariak egitasmoaren inguruko informazioa eskatzen.

Bi bisitari egitasmoaren inguruko informazioa eskatzen.


Iragan igandean, hilak 7, Tolosako Udalak eta Reas Euskadik antolatutako Ekonomia Solidarioaren Azokan izan ziren Truke elkarteko ordezkariak, egitasmoaren inguruko informazioa eta argibideak eskaintzen.

Oso egun polita izan zen eta, besteak beste, kontsumo arduratsuaren esparruan lanean diharduten beste elkarte eta erakunde batzuekin elkarlanerako bideak ireki zituzten.

Nahiz eta TRUKE egitasmoaren lanabes nagusia Interneteko plataforma izan, elkarteko kideak berrerabilpenarekin eta kontsumo kolaboratiboarekin zerikusia duten ekimen ezberdinetan parte hartzen dute, antolatzaile, laguntzaile edo partaide gisa.

 

Itzuli