Albisteak

TRUKEk 37.500 bisita jaso ditu urtebeteko epean

Gaur, azaroak 3, TRUKEk urtebete egin du.

Gaur, azaroak 3, TRUKEk urtebete egin du.

Urtebete egin du TRUKE egitasmoak, eta martxa polita sendotu du. Hala, balantze baikorra egiten dute irabazi asmorik gabeko Truke elkarteko kideek. Orotara, 1.200 erabiltzaile bildu ditu bigarren esku eta trukerako sare sozialak, 37.500 bisita izan ditu, eta mota guztietako 900 produktu iragarri dira www.truke.eu-n.

Hilabetero, 6.000 bisita inguru jasotzen ditu webguneak. Sare sozialetan ere presentzia nabarmena lortu du denbora honetan, Facebook eta Twitter sareetako lagun eta jarraitzaileen kopurua, erabiltzaile eta bisitariena legez, gora egiten ari da etengabe.

Interneten ez ezik, TRUKE kalean dago, berrerabilpenarekin eta kontsumo kolaboratiboarekin zerikusia duten ekimen ezberdinetan, antolatzaile, laguntzaile edo parte-hartzaile gisa. Urriaren 24an Bilbon egin zen Alternatiben Herria ekimenan izan ziren Truke elkarteko kideek, eta hilabetero ALDAtú ekimenean parte hartzen dute, Donostiako Cristina Enea Parkean, mecambio.net egitasmoarekin batera.

Itzuli