Albisteak

Urriaren 11n itzuliko da ALDAtú Cristina Eneako parkera

Uztaileko edizioan jende mordoa bildu zen.

Uztaileko edizioan jende mordoa bildu zen.

Udazkenean izango da ALDAtú ekimenaren edizio berria, urriaren 11n konkretuki. Irailaren 13rako aurreikusita zegoen edizioa bertan behera gelditu da, antolatzaileekin zerikusia ez duten arrazoiak medio.

ALDAtú-k kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten du. Egitasmoak bi jarduera-gune ditu: kontsumo-ohiturak aldatzera bideratutako informazio, zalantza eta esperientzia trukaketa eta aholkularitza gunea, alde batetik. Eta objektuak eta ezaguerak trukatzeko gunea, bestetik.

Jarduera honekin lortu nahi dena da inguratzen gaituen munduarekiko solidarioago den bizimodu bat partekatzea, ezagutzera ematea eta lantzea.

Cristina Enea Fundazioak, Mecambio.net ekimenak eta TRUKEk elkarlanean abiarazi duten egitasmoa da ALDAtú.

Topaketak hileko bigarren igandean ospatzen dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 11:00etatik 13:00etara.

Itzuli