Taldea · Eztabaida

Haurrak

Kontsumo jasangarriak zentzu argia hartzen du haurren esparrura heltzen denean. Izan ere, haurrak azkar hazten dira eta beraiek erabiltzen dituztenak ez. Hala, etxeetan oraindik erabilgarri diren eta jada erabiltzen ez diren arropa, jostailu, mozorro, haur-kotxe, aulki etabar luze bat pilatzen zaizkigu.

Talde honetan gauza horiek behar dituztenak eta iragarri nahi dituztenak elkartuko gara. Gauzei irtenbidea emateko ideiak botako ditugu, bizitutako esperientziak partekatuko ditugu, ditugun beharrak adieraziko ditugu eta haurrekin zerikusia duten ekimenen berri emango dugu.

Eztabaida zerrenda

Jostailu eta jolasen truke merkatua/ Mercadillo de intercambio de juegos y juguetes

  • 2015-07-07
    Kaixo! Igandean, goizeko 11:00etatik 13:00etara jostailu eta jolasen truke merkatu txikia irekiko dugu Donostiako Cristina Enea Parkean (goiko eraikinean, paumak dauden tokian). Animatu!!! Informazio gehiago: https://www.truke.eu/albisteak/igandea-jostailuak-trukatzeko-eguna/lang/eu --------------------------------------------------- El domingo, día 12, abriremos un pequeño mercadillo de trueque de juegos y juguetes en el parque Cristina Enea de Donostia (en el edificio de arriba, donde están los pavos). ¡Animaros! Más información: https://www.truke.eu/albisteak/domingo-cita-para-intercambiar-juguetes/lang/es