Albisteak

Itsas zaborrarekin sortutako Gabonetako zuhaitza

Pete Clarkson, berak sortutako zuhaitzarekin.

Pete Clarkson, berak sortutako zuhaitzarekin.

Vancouver hiriko aquariumean itsasoan aurkitutako hondakinekin sortutako Gabonetako zuhaitz batek egiten die ongi etorria bisitariei.


Pete Clarkson artista kanadiarraren ideia izan da zuhaitz berezi honen diseinua, eta hiru egun eman ditu eraikuntza lanetan. Orotara, iragan urtean kostaldean jasotako lau tona zabor erabili ditu.


Clarksonek berak  azaldu duenez, “zuhaitza erakargarria izan behar da bisitarientzat, baina itsasoan dagoen zabor kantitatearen berri ere eman behar die”. “Jendea itsas zaborraren arazoaz ohartaraztea zen hasierako ideia, eta baita beraien bizitzei kolorea ematea ere”, gaineratu du. “Artea oso bide ona da horretarako”.


+ jatorrizko albistea

Itzuli