Errefuxiatu siriarra da Kareem. Guda aurretik arotza zen eta orain errefuxiatu-esparru batean bizi da. Bertan aurkitzen dituen hondakinekin jostailuak egiten dizkie haurrei.
Samintasunez gogoratzen ditu Kareemek “zorioneko egunak”, eta etorkizunean garai onak itzuliko direlakoan dago. Egunero, indarrez jantzi eta errefuxiatu-esparruko haurrak zoriontsu egitearen helburuarekin jostailuak sortzen ditu aurkitzen dituen hondakin eta zaborrekin. Jakin badaki haurrek gehiago behar dutela. “Ahalko banu gauza hobeagoak egingo nizkieke, gauza garrantzitsuagoak”, aitortzen du.
Kareem-i elkarrizketa ikusi daiteke bideo honetan.