Albisteak

Zaborra, etxegabeen aterpe

Gregory Kloehn.

Gregory Kloehn.

Gregory Kloehn artista estatubatuarrak bere sortze-grina ezusteko bideetatik gidatzea erabaki zuen. Zabor kontainerrak miatzen ematen du denbora, eta, bertan aurkitzen dituen material eta objektu erabilgarriak etxegabeentzat etxeak eraikitzeko erabiltzen ditu. Modu honetan, bere artea garatzeaz gain, etxerik gabeko pertsonak laguntzen ditu.


Bere jarduera komunikabideentzat deigarria gertatu da eta egindako lanak laguntzen dituen etxegabeen esker ona jaso du. Egiten dituen etxeak sofa arrunt baten tamaina daukate eta gurpilak dituzte, beren erabiltzaileek alde batetik bestera eramateko aukera izan dezaten. Gainera, teilatuak euria ekiditzeko egokituak daude.
Kaliforniako Oakland hirian egiten du lan batez ere, eta bertako etxegabe guztientzat etxeak eraikitzea ezinezkoa egingo zaiola dakien arren, ez dauka, momentuz, bere lana amaitutzat emateko asmorik. Egun, etxegabeei beren etxeak eraikitzen erakustea gustatuko litzaioke, izan ere horrek aurrerapauso handia suposatuko luke.

+ jatorrizko albistea

Itzuli